Eskalak

Eskalak noiz erabiltzen dira? 

Irudikatu nahi dugun pieza handiegia edo txikiegia denean. 

Eskalak zergatik erabiltzen dira? 

Pieza handiegia denean formatu arautu batean irudikatzea ahalbidetzen duelako eta pieza txikiegia denean bere xehetasun guztiekin interpreta daitekeelako

Eskalaren definizioa 

Marrazkian irudikatutako irudiaren magnitudearen eta piezak duen egiazko magnitudearen arteko erlazioa da ESKALA.




Eskalen sailkapena 

Eskala naturala: 
Eskala hau da piezak dituen dimentsioen berri ondoen ematen duena. E = 1 da. Piezak egiazko magnitudez marrazten dira. Ahal den guztian erabiltzea komeni da. 

Handiagotze–eskala: Dimentsio txikiko piezak marrazteko erabiltzen da. Bat baino handiagoak dira eskala hauek: E > 1. 

Txikiagotze–eskala: Dimentsio handiko piezak marrazteko erabiltzen da. Bat baino txikiagoak dira eskala hauek: E < 1.

Eskala arautuak




Marrazkia eskalaz burutzeko eman behar diren urratsak



Testua eta irudiak: jakinbai.eus

Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »