Korronte zuzena eta alternoa




}  Korronte zuzena: tentsio konstantea duen sorgailuak eragindako korrontea da (batzuetan, tentsio-motari ere badagokio). Adibide aipagarriak dira, besteak beste, pilak, bateriak, elikadura-iturriak, mugikorren elikagailuak eta CDak. KZ (korronte zuzena) edo DC (direct current) siglen bidez adierazten da. Honelakoa izan daiteke haren denbora-grafikoa.


}  Korronte alterno monofasikoa: tentsio aldakorra duen sorgailuak eragindako korrontea da (batzuetan, tentsio alterno monofasiko deritzo). Sorgailuaren mutur bietako polaritatea denboran zehar aldatzen da. Adibide aipagarriak dira, besteak beste, etxeko eta enpresetako korronte-hartuneak eta transformadoreetako lan-tentsioak. KA (korronte alternoa) edo AC (Alternate Current) ikurrek adierazten dute. Honelakoa izan daiteke haren denbora-grafikoa.
Erreparatu honi: lehenengo periodo-erdian zero gainetik dago uhina, eta zero azpitik bigarre­nean (polaritatea aldatu egiten da 2. periodo-erdian lehenengoarekiko)
V0 balioari balio maximo deritzo. Ziklo bat osatzeko behar den denborari periodo esaten zaio, eta denbora-unitatetan neurtzen da (segundotan edo milisegundotan). Segundo batean gertatzen den ziklo kopuruari maiztasun deritzo, eta ziklo/segundotan edo hertz-etan (Hz) neurtzen da. Eta sorgailuaren tentsioa deskribatu nahi denean, balio efikaz delakoa erabiltzen da, 220 V edo 380 V, normalean.
Europan erabiltzen den maiztasuna 50 Hz-ekoa da, eta Amerikan erabiltzen dena, berriz, 60 Hz-ekoa (hori horrela izanik ere, ez dago arazorik Amerikako tresna bat Europan erabiltzeko, edo alderantziz).

Korronte alterno trifasikoa (potentzia gehiago eman ahal izateko balio du, esate baterako, makinei): tentsio aldakorrak dituen sorgailuak eragindako korrontea da (batzuetan, tentsio motari ere badagokio). 

KA monofasikoan denboran zehar aldatzen den tentsio-puntu bat (uhin bat) dugu, eta KA trifasikoan, berriz, 3 tentsio-puntu aldakor (3 uhin); puntu horien izenak hauek dira: R (urdinak), S (gorriak) eta T (horiak). Neutroarekiko polaritatea ere denboran zehar aldatzen da, jakina. 

Aipatzeko adibideak: enpresetako makina trifasikoe­tarako hartuneak, transformadore trifasikoetako lan-tentsioak (egin daitekeen arren, gutxitan jartzen da KA trifasikoa etxebizitzetan). Haren grafikoa denboran honen antzekoa da.


Normalean 4 hari izango ditugu (neutroa eta hiru faseak: R, S eta T), eta tentsiorik ohikoenak 220 V eta 380 V-ekoak dira.
KA trifasikoa dugunean, 3 faseak erabil ditzakegu makina baterako (adibidez), baina R, S edo T faseetako bat ere erabil dezakegu neutroarekin batera (tentsio sinplea, bi puntu, mono­fasikoa balitz bezala) edo edozein fase bikote (R eta S, R eta T, edo S eta T, bi puntuk osatutako tentsioa, monofasikoa balitz bezala).
Tentsio sinplearen eta tentsio konposatuaren arteko erlazioa: Tentsio sinplea = Tentsio konposatua / v3
Adibidea: fase arteko tentsioa (konposatua) 380 V bada, 380/v3 = 219,39 V (220 V inguru) izango da fase baten eta neutroaren arteko tentsioa (sinplea).
Beste adibide bat: fase arteko tentsioa (konposatua) 220 V bada, 220/v3 = 127,01 V (125 V inguru) izango da fase baten eta neutroaren arteko tentsioa (sinplea).

Korronte zuzena vs. Korronte alternoa



Testua eta irudiak: jakinbai.eus
Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »