Ohm-en legea

Korronte elektrikoa. Ohm-en legea: gorputz batean, kobrean adibidez, elektroiz hornitutako atomo ugari daude. Elektroi horiek mugitzen direnean, korronte elektrikoa dagoela esaten dugu.


Eta, korrontea eragiteko, elektroiak mugiaraziko dituen zerbait behar da. Gauza bera gertatzen da uraren kasuan ere: ezinbestekoa da motoponpa bat egotea.


Elektrizitatearen kasuan, ezinbestekoa da sorgailu bat egotea.

Adi begiratu noranzkoari: Plusetik (+) minusera (-), pilaren kanpoaldetik.

Unitateei dagokienez, sorgailu edo pilaren tentsioa (V; potentzial-diferentzia ere deitzen zaio) kasu honetan, erresistentzian dagoen tentsioa ere bada voltetan (V) neurtzen da; erresistentzia (R), ohmetan (W); eta korronte elektrikoaren intentsitatea (I), amperetan (eta 1 mA = 0,001 A).


Eta hiru magnitude horiek elkarri lotuz, Ohm-en legea dugu: I = V/R, hau da, zenbat eta handiagoa izan V, orduan eta handiagoa izango da intentsitatea, eta zenbat eta handiagoa izan erresistentzia, orduan eta txikiagoa izango da intentsitatea (uraren kasuan gertatzen den moduan). 

Eta formula hori askatuz gero, hau lortzen dugu: R = V/R eta  V = I x R


Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »