Elektrizitatea: oinarrizko kontzeptuak

Atomoa: Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen partikularik txikiena da. Irudituz gero, planeta-sistema dakar burura, erdigunean muina duela, eguzkia bailitzan, eta inguruan orbita eliptikoak egiten dituzten elektroiak, planetak bailiran.

Ezagutzen diren elementuen (100 inguru) arteko ezberdintasun nagusia, hain zuzen, zenbaki atomi­koa da, hots, elektroi kopurua (- ikurra); kopuru hori bat dator protoi kopuruarekin (+ ikurra).


Protoi bat eta elektroi bat aurrez aurre jartzeko aukera izango bagenu, arin-arin elkarrengana hurbil­tzen ikusiko genituzke. Bi protoi (edo bi elektroi) aurrez aurre jarriz gero, ostera, elkarrengandik alden­duko lirateke.

                                   



Eta hori, zergatik? Elektroiek eta protoiek ezaugarri berezia dutelako. Karga elektriko deitu zitzaion ezaugarri hori. Eta karga mota bereizteko, elektroiek karga elektriko negatiboa dute, eta protoiek, karga elektriko positiboa.

Atomoa neutroa dela diogu, elektroi eta protoi kopuru bera duenean. Elektroiak galduz gero (oso zaila da protoiak galtzea) eta, ondorioz, elektroi baino protoi gehiago izanez gero, ostera, atomoak karga posi­tiboa duela diogu. 

Aitzitik, elektroiak hartuz gero (oso zaila da protoiak hartzea) eta, ondorioz, protoi baino elektroi gehiago izanez gero, atomoak karga negatiboa duela diogu. Eta noski, elektroiekin eta protoiekin gertatzen den bezala, karga mota bera duten bi atomok elkar aldarazten dute, eta karga mota desber­dina duten bi atomok elkar erakartzen dute.

Testua eta irudiak: jakinbai.eus
Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »