Perspektibak

Perspektiba–proiekzioa noiz erabiltzen da?

Piezaren forma orokorra bista bakar baten bidez adieraztea interesatzen denean, eta horretarako perspektiba–marrazki deituriko irudikapen–sistemetara jotzen dugu.

Perspektiba zergatik erabiltzen da?

Bista bakar baten bidez pieza baten hiru dimentsioak (luzera, zabalera eta altuera) adieraz daitezkeelako. MARRAZKETA TEKNIKOAN gehien erabiltzen diren perspektiba–motak:

CAVALLIERI-PERSPEKTIBA 

Cavallieri perspektiba pieza batek plano baten gainean ematen duen zeiharkako proiekzioa da. Adierazpen-mota honek irudi–zati deformatua ematen du, baina aditua ez den pertsonari proiekzio ortogonalak emango ez lizkiokeen formen berri berehala ematen dio.

CAVALLIERI-PERSPEKTIBA burutzeko eman behar diren urratsak Marraztu behar den pieza:



PERSPEKTIBA ISOMETRIKOA 

Proiekzio axonometrikoa, proiekzio ortogonalaren forma edo era da. Diferentzia honetan datza: alegia, proiekzio axonometrikoan PB, PH eta PP sistema diedrikoaren planoekiko posizio zeiharrean egotean eta proiekzio–planoetan piezaren proiekzioa ortogonala izatean.




PERSPEKTIBA ISOMETRIKOA burutzeko eman behar diren urratsak Marraztu behar den pieza.




Perspektiba isometrikoaren ariketak

Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »