Proiektuaren pausuak eta lan txostena


Prozesu teknologikoa



Proiektuaren pausuak

  1. Ideia zaparraden bozetoak egin. (1-2-4 egitura kooperatiboa jarraituz)
  2. Bozetoa egin proiektuaren gutxi gora beherako itxura zehaztuz. 
  3. Krokisa egin: neurri guztiak, eskema elektriko-elektronikoak, etab. zehaztuz. (gogoratu bistak marrazten, neurriak adierazten, despiezea marrazten eta behar bada eskema elektrikoa gehitzen)
  4. Material zerrenda bat idatzi eta aurrekontua zehaztu eta gero materialaren eskaera egin. Pentsatu ere erreminten zerrenda
  5. Proiektua aurrera eraman. Apuntatu saio bakoitzean egindako lana eta erabilitako erremintak aurrerago lan-txostena errazagoa izan dadin.
  6. Akatsik baldin badago, zuzenketak planifikatu eta burutu.
  7. Batu egunerokoan jasotakoa eta osatu prozedura
  8. Aurrekontua vs benetako kontua eta pentsatutako erreminten zerrenda vs benetako erreminten zerrenda).
  9. Idatzi zuen iritzi kolektiboa eta pertsonala
  10. Lan txostena entregatu honako atalekin:
a. Azala (izenburua, marrazkia, egilearen datuak)
b. Aurkibidea (orri zenbakiak agertu behar dira)
c. Bozetoak (ideia zaparrada+ proiektuaren bozetoa) (1 eta 2)
d. Krokisa. (3)
  • Irudia neurri guztiekin
  • 3 bistak 
  • Despiezea (neurriekin) eta bere taula
e. Aurrekontua (pentsatutakoa)
f. Erreminten zerrenda (pentsatutakoa) (4)
g. Prozedura (Proiektua nola egin den azaldu, aldaketak egon badira hemen ere adierazi behar da zergatia azalduz). (7)
h. Benetako prezioa (aldaketarik egon bada zein izan da benetako prezioa)eta benetako erreminten zerrenda.  (8)
i. Iritzi pertsonala (bakoitzaren iritzia: zer moduzko proiektua izan den, zer moduz moldatu zareten taldean, zer hobetuko zenuketen, etab.) (9)



Testua: http://elearning3.hezkuntza.net/013157/mod/page/view.php?id=228
Irudia: http://innovacionydesarrollo.wikispaces.com/
Hurrengoa
« Prev Post
Aurrekoa
Next Post »